Biltegiaren elkarreragingarritasuna

OAI, Open Archives Initiative ingelesezko siglak, elektronikoki argitaratutako material akademikoaren sarbidea eta berreskurapena errazteko sortu zen. Dena den, gaur egun, honako helburu hau gaineratu da: baliabide digitalen eta kultura, zientzia eta irakaskuntza digitalari lotutako funts edo bildumen kontsulta ahalik eta zabalena izatea.

Oso hedatua dagoen araudia da, truke-mezu sinpleen protokoloan eta erregistroak Dublin Core (ISO 15836) metadatuen eskemaren arabera kodetzean oinarritzen dena. Horri esker, dokumentu-informazio mota hori modu sinplean eta oso malguan deskribatu daiteke.

OAI-PMH protokoloa