Irisgarritasuna
Erabilerraztasuna euskariana-n
Eusko Jaurlaritzak bere webgunea erabilerraza egiteko konpromezua hartzen du eta horretarako, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etortzen da. Informaziorako sarbidea bermatzeko, webgune honen garapenean UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak (PDF) aplikatzen dira.
Erabilerraztasun-deklarazio hau honako webguneari aplikatzen zaio: euskariana.euskadi.eus
Betetze-egoera
Webgune hau partzialki konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak direla-eta eta konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez, zeinak ondoren adierazten baitira.
Erabilerraza ez den edukia
Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:
- Ez dator bat 1112/2018 errege Dekretuarekin
- Multimedia-edukia: testu-transkripziorik, azpititulurik edo audiodeskripziorik ez duten bideoak daude (1.2.1, 1.2.2, 1.2.3 eta 1.2.5 eskakizuna).
- Orriaren kodea: etiketa semantikoetan (1.3.1 eskakizuna) eta prozesamenduan (4.1.1 baldintza) akatsak dituzten web orri batzuk daude.
- Formularioak: erroreak identifikatzeko irizpidea (3.3.1 eskakizuna), erroreen aurreko iradokizunak (3.3.3 eskakizuna), teklatuan nabigatzea (2.1.1. eskakizuna) eta teklatu-foku ikusgarria (2.4.7 eskakizuna) betetzen ez dituzten web-formularioak daude.
- Kolorea eta estiloak: web-orriren batean kolorearen gutxieneko kontrastea (1.4.3 eskakizuna), testuaren doikuntza (1.4.10 eskakizuna) eta testuaren tartea (1.4.11 eskakizuna) betetzen ez dituzten elementuak daude.
- Testuak eta estekak: web-orriren batek ez du izenburu edo etiketa deskribatzailerik (2.4.6 eskakizuna).
- Edukien edizioan behin-behineko akatsak egon daitezke.
- Gehiegizko lan-karga
- Ez da aplikatzen.
- Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan
- Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.
Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea
- Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2018ko azaroaren 11n.
- Deklarazioa egiteko erabili den metodologia hau izan da: Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak egindako autoebaluazioa.
- Deklarazioaren azken berrikuspena: 2021ko irailaren 28a.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Erabilerraztasun-betekizunei buruzko komunikazioak
Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:
- Webgune honetan egon daitezkeen ez betetzeak.
- Edukietara sartzeko zailtasunak.
- Webgunearen erabilerraztasun hobekuntzen inguruan iradokizunak edo kontsultak.
Honela jar zaitez gurekin harremanetan: kontaktu inprimakiaren bitartez edo 012 telefonoa erabiliz.
Komunikazio horiek Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak kudeatzen ditu.
Informazio erabilerraza eskatzea eta kexak
Errege Dekretu honetako eskakizunak betetzeari buruzko kexak aurkez ditzakezu. Errege Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo dauden edo erabilerraztasun-eskakizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiei buruzko informazioa ere eska dezakezu.
Sarbidea informazio erabilerrazaren eskaerak eta kexak egiteko.
Berrikuntza Publikoaren Laguntza Unitateak jaso eta tratatuko ditu komunikazioak, kexak eta informazio-eskaerak.
Erreklamazio prozedura
Informazio erabilerraza eskatu edo kexa egin ondoren, honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:
- Eskaera edo kexa ezetsi egin bada.
- Hartutako erabakiarekin ados ez egotea.
- Erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak.
- Hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe.
Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu informazio erabilerrazaren eskaerak, kexak eta erreklamazioak eskatzeko inprimakiaren bidez.
Erreklamazioak Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak jaso eta tratatuko ditu.
Aukerako edukia
- Webgune honek UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak (PDF) aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege dekretuak ezarri dituen salbuespenekin.
- Erabilerraztasunaren azken berrikuspena 2019. urteko irailean egin da.
- Webgunea nabigatzaile hauentzat dago egokituta: Microsoft Internet Explorer 8.0 bertsiotik aurrera eta FireFox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen azken bertsioak. Gomendatutako pantaila-bereizmen minimoa 1280x1024 da.
- Webguneak diseinu moldagarri du eta ondorioz, tableta eta mugikorrentzat egokituta dago.