Euskarianari buruz

Zer da EUSKARIANA?expand_less

Euskariana, Euskadiko Liburutegi Digitalak kudeatua, euskal kulturari buruzko edukiak eskuratzeko atari digitala da. Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen, unibertsitateen eta euskal kultura ondarearen baliabide digitalizatuak kudeatzen dituzten erakunde pribatuen arteko lankidetza estuan eraikitako proiektua da; jatorrizko euskarria edozein izanik ere, adibidez: liburuak, aldizkariak, kartelak, argazkiak, diskoak edo bestelako materiala.

Haren interes eremua honakoa da: euskal egileek sortutako lanak, Euskadin argitaratu den guztia eta munduko beste edozein tokitan euskal gaiei buruz sortu den guztia. Era berean, euskaraz sortutako edo euskarara itzulitako edukietan arreta berezia jartzen du.



Nondik dator izena?expand_less

Antoine d´Abbadie eta Agosti Xaho izan ziren euskarienne terminoa erabili zuten lehenak, 1836an. Arturo Campión, euskal politikari, idazle eta hizkuntzalariak Euskariana terminoa erabili zuen, euskal gaiei buruz idatzi eta egunkari zein aldizkarietan argitaratutako hainbat idazki batzeko. Euskarianaren lehen seriea 1896an inprimatu zen, hamabigarrena eta azkena 1936an.

Arturo Campionen Euskariana

Zeintzuk dira gure helburuak?expand_less

Euskarianak ate digitala izan nahi du, Interneten dagoen euskal kultura ondareari lotutako edozein eduki bilatu ahal izateko. Horretarako, ahalik eta baliabide digital gehien bildu nahi ditu, betiere, euskal kulturarekin nolabaiteko lotura dutenak, eta, bereziki, bibliografikoak, erregistroak sistematizatuz eta homogeneizatuz, materialen jatorria identifikatuz eta sortzaileen eskubideak nahitaez errespetatuz. Gainera, kalitatezko zerbitzu publikoa eskaini nahi die erabiltzaile guztiei, bai informazioa bilatzen duten edo irakurketa arina nahi duten orotariko pertsonei, bai ezagutza berriak sortzea xede duten ikertzaile espezializatuei.

Nolako materialak ditugu?expand_less

Euskariana Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen eta erakunde laguntzaileen erregistroak integratzen dituen euskal erreferentzien katalogoa da. Aldi berean, bai esteken bidez, bai biltegiaren bidez, mota guztietako material inprimatuen eta ikus-entzunezkoen erreprodukzio digitaletarako sarbidea eskaintzen du; hala nola, liburuak, dokumentuak, egunkariak, aldizkariak, mapak, grabatuak eta arte-lanak, argazkiak, kartelak, diskoak, filmak eta bestelako informazio euskarriak.

Nondik datoz Euskarianako erregistroak?expand_less

Arestian adierazi den bezala, Euskariana, Euskadiko Liburutegi Digitalak kudeatua, ondare funtsak kudeatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza estu zein beharrezkoarekin garatu den proiektua da.Zentzu horretan, iturri garrantzitsuenak hauek dira:

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak
  • Bilgunea, Euskadiko Katalogo Kolektiboa
  • Liburuklik. Ondare bibliografiko digitalizatua
  • Eusko Legebiltzarreko liburutegia
  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako liburutegiak
  • Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udal liburutegiak
  • Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko liburutegiak
  • Azkue Biblioteka eta Artxiboa. Euskaltzaindia
  • Espainiako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa
  • EAEko beste liburutegi nabarmen batzuk:
    • Sancho el Sabio Fundazioa
    • Jon Bilbao, Basque Library. University of Nevada. Reno
    • Donostiako Elizbarrutiko liburutegia
    • Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako liburutegia
    • San Juan elizako liburutegia (Guardia)
    • Beneditarren komentuko liburutegia, Lazkao
    • Labayru Fundazioaren liburutegia
    • Arantzazuko Santutegiko liburutegia
    • Loiolako Santutegiko liburutegia
    • Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroa
    • ERESBIL. Musikaren Euskal Artxiboa
  • Euskal gaiei lotutako funtsak dituzten liburutegi nazionalak:
    • Espainiako Liburutegi Nazionala
    • Bibliothèque nationale de France
    • British Library
    • Deutsche Nationalbibliothek
    • Library of Congress
  • Gordailu instituzional eta akademikoak (oro har, objektu digitalarekin):
    • Lau Haizeetara
    • Dokumeta
    • Euskal Memoria Digitala
    • Eusko Ikaskuntza
    • ADDI. Euskal Herriko Unibertsitatea
    • EBiltegia. Mondragon Unibertsitatea
    • EDTB. Euskal Doktorego Tesien Bilduma
  • Objektu digitalak dituzten datu-baseak:
    • Ondarea. Euskal Kultura Ondarearen Informazio Sistema
    • EMSIME. Euskadiko Museoen Katalogo Kolektiboa
    • Euskadiko Artxibo Historikoaren argazkiak

Zein estandar erabiltzen ditu Euskarianak?expand_less

Euskarianak horrelako proiektuetan aplikagarriak diren estandar motak erabiltzen ditu (MARC, DC, METS, PREMIS, ALTO, etab.). Hori dela eta, baliabide digitalen deskribapena modu normalizatuan egin daiteke, nazioartean onartutako metadatuen bidez.

Euskarianaren normalizazio maila altuari esker, Europeana, Europako Liburutegi Digitala bezalako nazioarteko liburutegi digitaletan parte hartu dezake. Horrez gain, Hispana, Gallica, Nafarroako Liburutegi Digitala edo Bilketa, Euskal funtsen ataria bezalako proiektuekin hartu-emana izan dezake.