Laguntza

BILAKETAK

Euskarianan bila daitezke, alde batetik, erregistro bibliografikoak eta, bestetik, autoritateen erregistroak. Autoritateen barruan, Euskal egileak atala topa dezakegu, Euskal Herrian jaio edo errotutako autoritateak barne hartzen dituena; baita Euskal toponimoak ere, leku-izenen autoritateak biltzen dituena..

Erregistro bibliografikoak topatze aldera, zenbait bilaketa mota daude:

Bilaketa orokorraexpand_less

Bilaketa azkarra egiteko laukia pantaila nagusian ageri da, baita gainontzeko pantaila guztietan ere. Objektu digitalak bakarrik aukera klikatu ahal da, soilik objektu digitalak dituzten erregistroak ikusi nahi izanez gero. Idazten den testua erregistroen deskribapenean bilatzen da, baita testu osoetan ere, objektu digitalen laukia aktibatzen bada.

Bilaketa azkarra

Bilaketa azkarra

Bilaketa aurreratuaexpand_less

Atal honek bilaketa zehatzagoa egiteko aukera eskaintzen du. Horrez gain, iragazki gehiago aplikatzeko aukera ematen du.Bilaketa aurreratua ikusi

Bilaketa aurreratua

BILAKETA AURRERATUA




Eremuen araberako bilaketaexpand_less

Aukera honen bidez, hainbat eremutan bilaketak egin daitezke. Beheko aldean, soilik objektu digitala duten erregistroak bilatzeko laukia aurki daiteke. Modu gehigarrian, bilaketa testu osoan egin daiteke; hau da, testudun objektu digitala daukaten erregistroetan bilaketa testuaren barruan egingo da.

Eremuen araberako bilaketa

Bilaketa pertsonalizatuaexpand_less

Bilaketa pertsonalizatua

Bilaketa pertsonalizatuaren barruan, kontsulta berean termino bat baino gehiago erabili nahi izanez gero, termino horiek ETA eragilearekin lotuko dira. Terminoren bat kanpoan utzi nahi izanez gero, EZ eragilea erabili beharko da. Bi termino bereizi gabe bilatu nahi badira, EDO eragilea erabili daiteke. Beheko partean, + ikurra ageri da termino bat edo gehiago gehitzeko eta, jarraian, euren arteko lotura erabaki daiteke ETA/EDO/EZ eragileen bitartez.

Atal honen barruan, bilaketa testu osoan egiteko aukera ere badago, modu horretan, testudun objektu digitala daukaten erregistroetan bilaketa testuaren barruan egingo da.

Bilaketa eragileak

Edozein eremutan bilatuexpand_less

Aukera hori hautatuz gero, bilaketa erregistro guztien barruan egingo da. Bilaketa eremua hauen artean aukera daiteke: atalak, izenburua, egilea, editorea/inprimatzailea, edizio/inpresio lekua, seriea, gaia, hizkuntza, urtea edo dokumentu mota.

Testu osoan bilatzeaexpand_less

Funtsa osatzen duten lan inprimatuen testu osoan bilaketak egiteko aukera eskaintzen du. Aukera hori karaktereen ezagutze optikoan (OCR) oinarritzen da eta, horri esker, informazioa berreskuratzeko aukerak ugaritzeaz gain, lan horretako edozein orrialdetan ageri den edozein termino aurki daiteke. Iragazki hori klikatuta mantenduz gero, kontsulta ez da bakarrik fitxa bibliografikoan egingo, dokumentuen testuaren barruan ere bilatuko da.

Testu osoan bilatu

LAGUNTZA KARAKTEREAK

Komatxoakexpand_less

Esaldi bat bilatze aldera, komatxo artean idatz ezazu. Adibidez: "Jose Miguel de Barandiaran". .

* eta ?expand_less

* eta ? karaktereek erro bera duten edo zalantzazko ortografia duten hitzak bilatzen dituzte. Adibidez: 'argaz*' jarriz gero, argazki, argazkilari, argazkigintza... bezalako hitzak aurkituko ditu eta 'eu?kadi' jarriz gero, bilatuko du bai "euskadi", baita "euzkadi" ere. Karaktere horiek ez dira bilaketa terminoaren hasieran erabili behar.

EMAITZAK

Ikuspegiaexpand_less

Emaitzak zerrenda batean edo mosaiko baten moduan ikus daitezke, goiko aldean, eskuinean, kokatuta dagoen ikono baten bidez.

Ikuspegia

Fazetakexpand_less

Pantailaren ezkerreko aldean, zenbait fazeta daude, bilaketa egile, gai, data, hizkuntza edo atalaren arabera iragazteko aukera ematen digutenak. Oharra: egilearen fazetaren barruan, egileez gain, lan batean nolabaiteko ardura izan duen pertsona oro agertuko da, hau da, itzultzailea, ilustratzailea, argazkilaria, zuzentzailea, etab.

Fazetak

Hautapenaexpand_less

Emaitzen pantailan, emaitza bakar bat, batzuk, edo guztiak aldi berean hautatu ditzakegu. Banaka hautatu ahal dira, emaitza bakoitzaren ezkerrean dagoen laukitxoa klikatuz edo denak batera hautatu daitezke, goiko aldean, ezkerrean, dagoen laukitxoaren bidez.

Hautapena

Gogokoakexpand_less

Edozein erregistro Gogokoen zerrenda batean sartu daiteke, bihotz forma duen ikonoa klikatuz.

Gogokoak

BISTARATZE PANTAILA

Kopia digitala irekitzerakoan, bistaratze pantailak hautatu dugun objektu digitala erakutsiko digu. Horrez gain, irudi bakoitzean sartu eta nabigatzeko aukera ematen digu (biratu, handitu, txikiagotu, pantaila osoan ikusi, etab.) Halaber, ezkerreko zutabean, hiru ikono ikusiko ditugu: Esteka aldaezina kopiatu, Objektu digitala txertatu eta Deskargak .

Bistaratze pantaila

Esteka aldaezina kopiatu hautatuz gero, kontsultatzen ari garen objektu digitalaren esteka iraunkorra kopiatuko da. Objektu digitala txertatu aukeraren bidez, objektu digitala beste web orri batean txertatzea ahalbidetzen duen HTML kode bat kopiatuko da. Deskargak aukera jarraian azalduko da.

DESKARGAK

Objektu digital baten aurrean zaudenean, goiko aldean, ezkerrean, deskargen ikonoa agertzen da. Ikono horren gainean klikatuz gero, bi aukera ematen dizkizu: multzoa edo METS.

Multzoa deskargatuexpand_less

Bi aukera daude: dokumentu osoa edo hautapena deskargatu.

Multzoa deskargatu

METS deskargatuexpand_less

Aukera honen bitartez, METS erregistroa zure gailura esportatu daiteke.

METS deskargatu

NIRE LIBURUTEGIA

Zer da?expand_less

Zure jarduera jasotzen duen eremu pertsonal bat da. Funtzionalitate horren bidez, egiten dituzun bilaketak gorde ahalko dituzu, gogoko lanen zerrendak sortu ahalko dituzu edo gai bati lotutako bibliografiak osatzeko aukera izango duzu.

Nire liburutegia

Erregistroa edo sarbideaexpand_less

Nire liburutegian sartu ahal izateko, Euskarianan erregistratuta egon behar duzu. Horretarako, goiko aldean dagoen Saioa hasi klikatu behar da. Lehenengo aldian, Erregistratu aukera hautatu behar da (behean, eskuineko aldean) eta datuak bete. Datu hauek bakarrik eskatzen dira: izena, posta elektronikoa eta pasahitza. Behin erregistratuta eta identifikatuta, menuko barran Nire liburutegia aukera agertuko da eta, bertatik, eskuragarri dauden aukeretara sartu ahalko da.

Saioa hasi

Erregistratu

Datu pertsonalak

Kontsultatutako azken erregistroakexpand_less

Azpimenu horretan sartzerakoan, kontsultatu diren azken erregistroen zerrenda ikusi ahalko da, gehienez ere 10 erregistro gordeko dira.

Gordetako bilaketak expand_less

Erregistratuta dagoen erabiltzaileari web orrian egindako bilaketen erregistroa gordetzeko aukera ematen dio.

Modu horretan, bilaketa bat egiten den bakoitzean, betiere, erabiltzaileak saioa hasi badu, emaitzekin batera "Bilaketa gorde" aukera agertuko da.

Botoi hori sakatzerakoan, bilaketa hori gorde ahalko da, baita izena jarri ere.

Gordetako bilaketak

Erabiltzaileak gordetzen dituen bilaketak web orriko Nire liburutegia menuaren barruan dagoen Gordetako bilaketak azpimenuan kontsultatu ahalko dira.

Gogokoakexpand_less

Gogokoak azpimenutik erabiltzaileak, erregistratu zenetik eta kontsultak egin bitartean, markatu dituen gogoko lan edo erregistroen zerrenda ikusi ahalko du. Erregistro bibliografikotik bertatik, gogokoen zerrendara erregistroak gaineratu daitezke, Gogokoetara gehitu esteka klikatuz edo, obraren fitxan, ezkerreko aldean agertzen den bihotzaren ikonoa sakatuz.

Gogokoak

Gogokoak

Nire bibliografiak expand_less

Aukera hori diseinatu da erabiltzaileak lan pertsonalizatuen zerrendak egin ditzala.

Azpimenu horretan, sortu diren zerrendak ikusi ahalko dira, baita barne dauden lanak kontsultatu ere.

Halaber, leiho horretatik, zerrenda berria sortzeko aukera egongo da, + ikonoaren bitartez, Bibliografia berria sortu sakatuz. Orri berri bat agertuko da eta "Onartu" sakatu eta gero, sortuko da.

Gure bilaketan zehar, eta saioa hasi badugu eta gutxienez bibliografia bat sortu badugu, emaitza bat edo batzuk hautatu ahalko ditugu eta gure bibliografietara gehitu honako ikono honen bidez:

Nire bibliografiak

Nire bibliografiak