Lege-oharra eta baldintza orokorrak
Ataria erabiltzeko baldintza orokorrak
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak jakinarazten dizu webgunerako sarbidea eta webgunearen erabilera ez ezik, webgunearen bidez lor daitezkeen zerbitzu edo edukiena ere, Lege Ohar honetan zehazten diren baldintzei lotuta dagoela.
Horregatik, Lege Ohar honetan zehazten diren oharrekin ados ez bazaude, ez erabili ataria; izan ere, ataria edo atarian dauden zerbitzuak eta edukiak erabiltzen badituzu, testu honetan jasotako lege-baldintzak onartzen dituzula esan nahiko du.
Euskarianak Euskadiko kultura-ondare digitalizatuaren aukera zabala eskaintzen du. Material hori erakunde laguntzaile askok ematen dute. Euskariana ahaleginak egiten ari da berrerabiltzeko ahalik eta baliabide gehien egon daitezen eskura.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzak beretzat gordetzen du, edozein unetan eta erabiltzaileei aurretik janarazi gabe, atariaren aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko edo aldi baterako eteteko eskubidea, baita aldaketak egitekoa ere, atariko edukiak edo diseinua eguneratu, zuzendu, aldatu, gehitu edo ezabatzeko. Atariak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak aldizka eguneratzen dira. Informazioaren eguneratzea berehalakoa ez denez gero, hobe duzu atarian bilduta dagoen informazioaren, zerbitzuen eta edukien indarraldia eta zehaztasuna beti egiaztatzea.
Atariaren bidez lortutako informazioak ez ezik, atariaren bidez egindako galderen erantzunek ere, herritarrei informazio orokorra eta arreta emateko funtzioa betetzen dute, otsailaren 9ko 208/1996 Errege Dekretuaren âinformazio administratiborako eta herritarrei arreta emateko zerbitzuak arautzen dituenarenâ 4. artikuluak ezarritako baldintzetan; beraz, ezin izango da, inolaz ere, ondorio juridiko loteslerik ondorioztatu.
Atarian sartzea eta bertan dagoen informazioari eman dakiokeen erabilera atarian sartzen denaren eta informazioa erabiltzen duenaren erantzukizun esklusiboa dira. Aipatutako sartzeak edo informazio-erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren jarduketa guztietan izan ezik.
Jabetza intelektualaren eskubideak.
Atariaren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak ez ezik, atariarekin lotutako izenen, logoen eta gainerako lotura bereizgarrien gainekoak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauzka.
Euskarianan eskuragarri dauden metadatu guztiak murrizketarik gabe argitaratzen dira, Creative Commons CC0 1.0 Universal Public Domain Dedication-en baldintzen arabera. Argitaratutako datuak berrerabiltzen badituzu, gomendatzen dizugu Metadatuen erabilerari buruzko gidalerroei jarraitzea eta ahal den guztietan datu-iturriak aipatzea.
Euskarianan erakusten diren objektu digitalak beraiekin batera erakusten den eskubideei buruzko informazioaren arabera baino ezin dira erabili. Egile-eskubideei buruzko lege aplikagarriek ahalbidetzen duten neurrian ere erabil daitezke. Objektu digital batekin batera eskubideei buruzko informazioa erakusten ez bada, kontsultatu datu-hornitzailearen webgunea, baimendutako erabilera motak ezagutzeko. Jabari publikoan dauden objektu digitalak erabiltzen badituzu, jarraitu jabari publikoak erabiltzeko jarraibideei.
Atari honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiliz gero eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetza intelektualaren eskubideetan kalteak eta galerak eraginez gero, Administrazio horri legez dagozkion ekintzak egikarituko dira eta, hala dagokionean, egikaritze horretatik datozen erantzukizunak sortuko dira.
Estekak edo hiperestekak
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak zure interesekoak izan daitezkeen beste web-orri batzuetan eskuragarri dauden baliabideetarako sarbidea errazten dizu. Esteka horien helburua zera da, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideetarako sarbidea ematea da Internet bidez. Hala eta guztiz ere, web-orri horiek ez dira bereak, eta ez du web-orri horietako edukien berrikuspena egiten, eta horregatik, ez da eduki horien, lotutako orriaren funtzionamenduaren edo orri horretan sartzeagatik edo hori erabiltzeagatik sor litezkeen kalteen erantzule izango. Erabiltzaileek beren gain hartzen dituzte, beren erantzukizunpean, estekaren web-orrira sartzeak ekar ditzakeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.
Beren web-orriaren eta Euskarianaren orriaren artean hiperesteka bat ezarri nahi duten erabiltzaileek honako hau hartu beharko dute kontuan:
- Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi, inolaz ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta hiperesteka ezartzen den web-orriaren jabea den pertsonaren edo erakundearen artean harremanik dagoenik, ezta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hiperesteka horretako edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. Beraz, ez da adieraziko eta aditzera emango ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak berariaz baimendu duela hiperesteka, ezta hiperesteka ezartzen den web-orrian eskainitako edo eskuragarri jarritako zerbitzuak edonola gainbegiratu edo bere gain hartu dituenik ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen, eta ez du bermatzen hiperestekaren ezarpenak eskain ditzakeen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zorroztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzaileak beren gain hartzen ditu, bere erantzukizunpean, estekaren web-orrira sartzeak ekar ditzakeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.
- Hiperesteka ezartzen den web-orrian ezin izango da agertu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren markarik, izenik, logotiporik, esloganik edo bestelako zeinu bereizgarririk, hiperestekaren beraren zati diren ezaugarriak izan ezik.
- Hiperesteka ezartzen den web-orrian ez da eduki ez-zilegiak, diskriminatzaileak, normalean onartzen diren printzipio etikoen aurkakoak edo ordena publikoaren aurkakoak dituen informaziorik egongo, ezta hirugarrenen edozein eskubideren aurkako edukirik ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez du bere gain hartzen web-orrian aipatzen diren hirugarrenekiko loturetako edukien edo konexioaren ondoriozko inolako erantzukizunik.
Frameak edo bilbeak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak berariaz debekatzen du âframingâ deitutakoak egitea edo hirugarrenek atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten beste edozein mekanismo erabiltzea.
Erabilera-estatistikak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak jakinarazten du atari honetan Google Analytics baliabidea estatistika-ondorioetarako soilik erabili dela.
Metadatuak erabiltzeko gidalerroak
Erabilera-jarraibide horiek borondate onean oinarritzen dira, ez dira legezko kontratu bat, baina Euskarianaren metadatuak erabiltzen badituzu, jarraibideok betetzea eskatzen dizugu.
Euskarianak argitaratutako metadatu guztiak eskuragarri daude murrizketarik gabe Creative Commons CC0 1.0 Universal Public Domain Dedication-en. Nolanahi ere, Euskarianak eskatzen dizu onarpen aktiboa ematea metadatu-iturri guztiei.
Euskarianaren bidez lortutako metadatuekin lan egiten duzunean, kontuan izan ez direla estatikoak, baizik eta alda daitezkeela. Euskarianak etengabe eguneratzen ditu bere metadatuak, akatsak zuzentzeko eta informazio berria eta osagarria gehitzeko. Aipatu metadatuetan egin dituzun aldaketak eta ahaleginak egin aldatutako metadatuak baldintza beretan egon daitezen eskuragarri.
Ahaleginak egin metadatuak eta horien edozein hobekuntza doan egon dadin eskuragarri Euskarianaren baldintza beretan, hau da, legezko eskubiderik eskatu gabe edo metadatuak eskuratzeari edo horien hobekuntzei buruzko legezko baldintza loteslerik ezarri gabe.
Kontuan izan metadatuak zure erantzukizunpean erabiltzen dituzula. Euskarianak bere horretan eskaintzen ditu metadatuak eta ez du inolako adierazpenik egiten eta bermerik ematen argitaratutako metadatuei buruz.
Metadatuen erabilera orok lege eta erregulazio aplikagarri guztiak bete behar ditu, bereziki datu-babesari, difamazioari edo egile-eskubideei dagokienez (baina ez horietara mugatuta).
Pribatutasuna
Dagokion prozeduran edo jardueran aurreikusitako helburuetarako soilik erabiliko dira interesdunak emandako datuak.
Hala badagokio, webgune honen bitartez jasotzen diren izaera pertsonaleko datuak honako hauen arabera tratatuko dira: (i) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (DBEO) âdatu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazioa askeari dagokienez, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duenaâ, (ii) abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa âdatu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoaâ, eta (iii) hura garatzeko araudia.
Nahi izanez gero, eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko (âahazteko eskubideaâ), tratamendua mugatzeko, eramangarritasunerako eta banakako erabakien xede ez izateko eskubidea balia dezakezu âTratamenduaren arduradunâ edo Datuak Babesteko ordezkari direnen aurrean.
Ondorengo estekan, datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa aurkituko duzu: Gardentasuna eta informaziorako eskubidea (euskadi.eus)
Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria eta zehatza behar baduzu, hemen kontsulta dezakezu: Gardentasuna eta informaziorako eskubidea (euskadi.eus)