Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia


Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako lurralde historikoko gobernu-organoa da. Probintzietako diputazioek dituzten eskumen arruntez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak berariazko eskumenak betetzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko den aldetik, bere autonomia-estatutuari jarraiki.

Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur ondare oso aberatsa du, gehienbat artelanez eta balio etnografiko eta historikoko elementuz osatua. Era berean, lurraldearen eta bertako jendearen ikerketa eta memoriarako ezinbestekoak diren bilduma dokumental ugari babestu, zaindu eta zabaltzen ditu.