Sancho el Sabio Fundazioa

Sancho el Sabio Fundazioa


Bilduma:

Memoria digital vasca, Euskal memoria digitala (EMD)

Deskribapena:

Sancho el Sabio Fundazioa euskal kulturari buruzko dokumentazio zentroa da, 1955ean Gasteizko Udal Aurrezki Kutxak Sancho el Sabio erakunde gisa sortua. Vital Fundazioaren mende dago eta Gasteizen du egoitza. Euskal Herriaren memoria bibliografiko eta dokumentala gordetzen du, eta bere liburutegiak, 1964tik, funts dokumental baliotsua du, non monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo dokumentazio familiarra aurki daitezkeen; ondare aberastasun garrantzitsua da, euskal kulturari buruzko ikerketarako nahitaezko erreferente bihurtu dena.

Euskal Memoria Digitala (EMD) 2008an Sancho el Sabio Fundazioak euskal kulturari buruz sortutako eduki digitalen open access gordailua da. Digitalizazio-proiektua, bere garaian aitzindaria, 1993an hasi zen, eta ondare bibliografikoa, artxibo pribatuak, aurkibideak eta aldizkarietako artikuluak digitalizatzea ahalbidetu du, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan argitaratutako prentsaz gain. Edukiak etengabe txertatzen ari dira.

Eduki mota: Liburuak, Egunkariak eta aldizkariak, Eskuizkribuak, Material grafikoa, Argazkiak, Partiturak
Euskarianara gehitutako erregistroak: 5.863
Sartze data: 2021/11/22
Eguneratze azken data: 2021/11/22

OAI-PMH Biltegiaren datuak
Izena: Euskal Memoria Digitala
Biltegia: https://www.euskalmemoriadigitala.eus/oai/request