Bilaketa aurreratua

[A.H.V.] : [Balkoi jarraituaren xehetasuna]

Atala: Argazkiak
Izenburua: [A.H.V.] [Material grafikoa]: [Balkoi jarraituaren xehetasuna] / Santiago YánizEgilea: Yániz, Santiago, 1957-Beste izenburu batzuk: [A.H.V.] [Material gráfico]: [Detalle de la balconada] / Santiago Yániz
Argitalpena: [S.l.] : [s.n.], 1987Deskribapen fisikoa: 1 argk. : kol.Bilduma: (EAEko industria ondarea)Oharrak: Bizkaiko Labe Garaiak sozietatea 1902an sortu zen, hiru enpresa elkartu zirelako: Sociedad Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Acero de Bilbao (1882an sortua, Barakaldoko Nuestra Señora del Carmen eta Guriezoko Nuestra Señora de la Merced fabrikak elkartuta), La Iberia (Echevarría anaiek eta Gipuzkoako enpresari-talde batek sortua 1887an) eta La Vizcaya (1882). Fabrika horren irudia ezinbestean lotuta geratu da Bizkaiko industriaren erdigune izandako Nerbioi Ibaiarekin. Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) Estatu osoko siderurgia integral garrantzitsuena bihurtzeko asmoz jaio zen. Garatzen zela bermatzeko eta hornikuntza eta ekoizpenaren irteera ziurtatzeko, Labe Garaiak etxeak zabaltzeko prozesu bat hasi zuen, eta hauek dira mugarri nagusietako batzuk: Luchana Mining (1927), Compañía Minera de Dícido (1929), Orconera Iron Ore (1948) eta The Alquife Mines (1953) meatzaritza-konpainiak erostea eta 1968an Agruminsa sortzea; Aguas y Saltos del Zadorra (1945) eta Saguntoko Altos Hornos del Mediterraneo (1940) sozietateak sortzea; Biensa erostea (1952) eta abar. Azkenean, 1984an, AHV Birmoldatzeko Plan batera atxiki zen, eta hor hasi zen bere biografiaren amaiera. Dagoeneko 90eko hamarkadan, enpresa ixteko asmoa zegoen, Acería Compacta de Bizkaia enpresa berria zabaltzeko. Gaur egun, Barakaldon, bulegoa eta Ilgner ekipoaren nabea soilik daude zutik; Sestaon, berriz, 1. labe bikia soilik. Manuel María Smith e Ibarra arkitektoak eraiki zituen bulegoak 1911n. Arkitekto berak erakin horri erantsitako beste bulego-eraikin bat diseinatu zuen 1946an; azken eraikinak zazpi solairu eta tximeleta-oinplanoa izango zituen. Ilgner eraikina 1926an eraiki zen, ijezketa-trenei zerbitzu eman behar zien azpizentral elektrikoa bertan jartzeko. Bestalde, 1. labe bikia 1958an eraiki zuten.Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzei esker lana egina eta baliabideak digitalizatuta.Gaia / tokia / ekitaldia: Altos Hornos de VizcayaHierro - MetalurgiaBurdina - MetalurgiaBarakaldoSiderometalurgiaSiderometalurgiaGenero / Forma: FotografíasArgazkiak
Argitalpen mota: Ilustrazioak eta argazkiak
Aleak:
Euskal Gaien Institutua (Deustuko Unibertsitatea) - Instituto de Estudios Vascos (Universidad de Deusto)
Eskubideak:
Creative Commons - Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)