Atala: ArgazkiakIzenburua: [Astra-Unceta] [Material grafikoa]: [Bao seriatuak] / Santiago YánizEgilea: Yániz, Santiago, 1957-Beste izenburu batzuk: [Astra-Unceta] [Material gráfico]: [Vanos seriados] / Santiago YánizArgitalpena: [S.l.] : [s.n.], 1987Deskribapen fisikoa: 1 argk. : kol.Bilduma: (EAEko industria ondarea)Oharrak: Astra, Unceta y Cía enpresak Talleres de Guernica sozietatearen bulegoen eta makina-erremintaren pabilioia eskuratu zuen 1968an eta bere bulegoak instalatu zituen han. Ricardo Bastida arkitektoak egin zuen eraikin horren proiektua 1916an, eta urte horretan eta hurrengoan eraiki zuten, vienar sezesionismoaren estiloan. Astra fabrika 1998an itxi zen, eta instalazioak utzita eta narriatuta geratu ziren. Guztiak eraitsi zituzten 2006an, eta Talleres de Guernica sozietatearen jatorrizko eraikina soilik geratu zen zutik. 1908ko uztailaren 17an, Juan Pedro de Unceta-Barrenechea Cendoya eta Juan Esperanza su-armen Astra-Unceta konpainia sortzeko elkartu ziren. Esperanza Aragoikoa zen eta fabrikazio mekanikoan esperientzia handia zuen. Eta Pedro Unceta bere garaiko su-armen fabrikatzailerik onenetakoa izan zen. Esperanza lantegien kontrolaz arduratu zen eta Unceta, berriz, alderdi administratiboaz. Beste etxe batzuentzat azpikontratatzen egindako lanaz gain, Uncetak eta Esperanzak fabrikatutako lehenengo produktuak arma erdiautomatiko txikiak izan ziren, esaterako, Victoria edo 1911 modeloa, 1906ko modelo batean oinarrituta, 6.35 mm-koa bata eta 7.65 mm-koa bestea, eta 1914 arte egin zituzten; modelo hori etxearen izen komertzial bihurtu zen: ASTRA. Eibarren hasi ziren arma horiek ekoizten; han, 50.000 ale egin ziren, konpainiak lantegiak Gernikara eraman aurretik. Azkenik, horrelako 300.000 arma merkaturatu zituzten.Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzei esker lana egina eta baliabideak digitalizatuta.Gaia / tokia / ekitaldia: Hierro - MetalurgiaBurdina - MetalurgiaGernika-LumoSiderometalurgiaSiderometalurgiaGenero / Forma: FotografíasArgazkiakArgitalpen mota: Ilustrazioak eta argazkiakBeste gai batzuk: Metalurgia HierroBurdinaAleak:
Euskal Gaien Institutua (Deustuko Unibertsitatea) - Instituto de Estudios Vascos (Universidad de Deusto)