Arrue, Gregorio, 1811-1890
Hernani, Gipuzkoa, 1811 - Zarautz, Gipuzkoa, 1890
"Gregorio Arrue Rezola Euskal idazle eta itzultzailea (Hernani, 1811 - Zarautz, 1891). Haren lehen deitura Arruabarrena zen. Frantziskotarren seminarioan 1831 arte, apaizgoa utzi behar izan zuen eri zegoelako. Zarautzen eskola-maisu, Bonaparte Printzea eta Van Eys filologoen laguntzaile izan zen (1857). Itzultzaile ugaria bezain trebea, bere Brabanteko Genobebaren bizitza itzulpenak ospe handia hartu zuen Euskal Herrian. Euskal itzultzaileen eredu, lan asko eman zituen argitara, erlijiozkoak gehienak, gaztelania nahiz beste euskalkietatik gipuzkerara bihurtuak (Juan Jose Mogelek Markina aldeko bizkaieraz idatziriko Baserritar jaquintsuaren echeco escola; Sebastian Mendiburu oiartzuarrak goi-nafarreraz idatziriko Jesusen Bihotzaren Devocioa, Tolosa, 1883). Liberalen doctrina pecatu da liburua berriz, katalanetik edo gaztelaniatik itzuli zuen (Felix Sardá i Salvany, 1887, Bartzelona)."
Arruabarrena, Gregorio, 1811-1891
Arruabarrena Rezola, Gregorio, 1811-1891
- Cristauaren escu-liburua, 1863. - at. (Gregorio de Arruec aterea)
- Cristauaren escu-liburua, 1863. - port. (Gregorio de Arruec aterea)
- Santa Genobebaren Bisitza, 1987. - at. (Gregorio Arrue)
- Santa Genobebaren Bisitza, 1987. - port. (Gregorio Arrue)
- WWW Armiarma, 2007-09-26. - Arruabarrena, Gregorio, Gregorio Arrue; j.: 1811 (maiatzak 22) Hernani - Gipuzkoa; h.: 1891 Zarautz - Gipuzkoa
- WWW Euskal Literaturaren Hiztegia, 2018-06-12. - Gregorio Arruebarrena Rezola Hernanin jaio zen 1811n eta Zarautzen hil zen 1890ean.
- WWW Harluxet Hizt. Entz., 2007-09-26. - Arrue, Gregorio (j.i. Gregorio Arruabarrena). Euskal idazle eta itzultzaile gipuzkoarra (Hernani, 1811 - Zarautz, 1891). Itzultzaile oparoa zen eta ospe handia lortu zuen Euskal Herrian Brabanteko Genobebaren bizitza obrarekin (1885). Lan erlijioso asko argitaratzeaz gain, Mogel-en Baserritar jaquintsunaren echeco escola eta Mendibururen Jesusen Bihotzaren Devocioa obrak gipuzkerara bihurtu eta Felix Sardá katalanaren Liberalen doctrina pecatu da liburuaren euskarazko itzulpena ondu zituen