Bilaketa aurreratua

Agirre, Katixa, 1981-

Agirre, Katixa, 1981-

Vitoria, Alava, 1981 -

Apunte biografikoak/historikoak: Euskarazko Wikipediatik ateratako laburpena:
"Artikulu hau idazle gasteiztarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre». Katixa Agirre Miguélez (Gasteiz, Araba, 1981eko urriaren 27a) euskal idazlea da. Literaturaren, kazetaritzaren eta blogen arloetan dihardu. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta EHUn irakasle. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari, baina egun Bilbon bizi da. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, ipuinek edo istorio laburrek osatutakoa. Zutabegilea izan da Diario de Noticias de Alava, Deia, Aizu! eta Argia argitalpenetan kolaboratzen du. 2003an Ernestina de Champourcín poesia saria irabazi zuen, eta 2005ean Emakumeak Kontari ipuin-lehiaketa. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. Horrez gain, umeentzako hainbat liburu ere idatzi ditu, Paularen seigarren atzamarra, Ez naiz sirena bat, eta zer? eta Patzikuren problemak. 2010ean, Amaia Lapitz saila hasi zuen, gazteentzako nobela sorta bat, Amaia Lapitz abenturazalearen istorioak kontatzen dituena. 2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, Atertu Arte Itxaron (Elkar)."

Resumen extraído de Wikipedia en español:
"Katixa Agirre Miguélez (Vitoria-Gasteiz, 27 de octubre de 1981) es una escritora vasca."
Linked Open Data:
Wikidata

Virtual International Authority File

Datos.bne.es

Library of Congress Linked Data Service

SUDOC (Identifiants et Référentiels pour...)

International Standard Name Identifier

DBpediako euskarazko
Izenaren modu alternatiboak: Agirre Miguélez, Katixa, 1981-
Agirre Miguélez, Katixa, 1981
Kontsultatutako iturriak:
  1. Sua falta zaigu, 2007. - port. (Katixa Agirre) solapa (Katixa Agirre Miguélez, Gasteizen j. zen 1981)
  2. Sua falta zaigu, 2007. - at. (Katixa Agirre) heg. (Katixa Agirre Miguélez, Gasteizen j. zen 1981)
  3. WWW BNE Aut., 2017-01-23. - Agirre, Katixa (1981-) ; Usado por: Agirre Miguélez, Katixa (1981-)
  4. WWW Wikipedia, 2017-01-23. - Katixa Agirre Miguélez (Vitoria-Gasteiz, 27 de octubre de 1981) es una escritora vasca