Bilaketa aurreratua

Satrustegi, Jose Mari, 1930-2003

Satrustegi, Jose Mari, 1930-2003

Arruazu, Nafarroa, 1930 - Iruña, Nafarroa, 2003

Apunte biografikoak/historikoak: Euskarazko Wikipediatik ateratako laburpena:
"Artikulu hau ikertzaileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Satrustegi (argipena)». Jose Maria Satrustegi Zubeldia (Arruazu, Nafarroa Garaia, 1930eko azaroaren 15a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2003ko martxoaren 27a) etnografoa, idazlea, itzultzailea, euskalaria eta apaiza izan zen. Iruñeko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren apaiz egin zen 1955ean. Madozko erretore, Luzaideko bikario eta Urdiaingo erretore izan zen. Artikuluak eta liburuak ehunka idatzi zituen. Egan, Euskera, Olerti, Luzaide nahiz Gure Herria aldizkarietan, El Pensamiento Navarro egunkarian eta Vianako Printzea Erakundearen nahiz Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen buletinetan eman zituen argitara bere lan aipagarrienak. Euskaltzain osoa izan zen 1963az geroztik; eta Euskaltzaindiko idazkaria ere bai, 14 urtez. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko aholkularia, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea, Eusko Ikaskuntzako Ameriketako Institutuko urgazlea eta Eusko Ikaskuntzako Batzorde Iraunkorreko kidea izan zen. Euskal onomastika (euskarazko pertsona eta leku izenak) eta gai etnografikoak landu zituen gehienbat, euskaraz zein gaztelaniaz. Fontes Linguae Vasconum filologia aldizkaria eta Cuadernos de Etnografía y Etnología de Navarra etnografia aldizkaria sortu, abiarazi eta bideratu zituen. Lan handia egin zuen euskara ikertzen eta euskararen erabilera sustatzen. Hasieratik izan zen Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidea, eta, beraz, jakite horri lotutako gai anitz landu behar izan zituen: Euskal Herriko herrialdeen eta udalerrien izenak, auzo anitzenak, mendienak, aurkintzenak, karrikenak, oikonimoak eta abar, toponimiari dagokionez; eta pertsona izenak, deiturak, hipokoristiko-txikigarriak eta beste, antroponimiaren arloan. Satrustegik egindako lan guztien artetik, berak gogokoena zuena Euskal izendegia da. Euskal izenak ere debekatu zituen frankismoaren errepresioaldi latzaren ondoren, euskarazko pertsona izenak berriz zabaltzeko funtsezko lana izan zen. Lehenengoz 1972an argitaratutako eta 1983an mardulago eta eguneratuta berrargitaratutako zerrenda horrek belaunaldi oso baten onomastika bideratu eta markatu du, hainbesteraino non, Euskal Herriko hainbat eskualdetan, XX. mendearen erdialdean ohikoen ziren izenak lekutu eta haien ordainez Euskal izendegian ageri direnak ibiltzen baitira orain."

Resumen extraído de Wikipedia en español:
"José María Satrustegi Zubeldia (Arruazu, 15 de diciembre de 1930 - 27 de marzo de 2003) fue un eclesiástico, etnógrafo antropólogo y estudioso español del euskera. Nacido en Navarra, se consideraba parte del "pueblo vasco"."
Linked Open Data:
Wikidata

Virtual International Authority File

Datos.bne.es

Library of Congress Linked Data Service

data.bnf.fr (Bibliothèque nationale de France)

SUDOC (Identifiants et Référentiels pour...)

International Standard Name Identifier

DBpediako euskarazko
Izenaren modu alternatiboak: Satrustegi, J. M., 1930-2003
Satrustegi, José María, 1930-2003
Satrústegui, José María, 1930-2003
Satrustegi Zubeldia, Jose Mari, 1930-2003
Satrustegi Zubeldia, José María, 1930-2003
Satrustegi Zubeldia, José M., 1930-2003
Kontsultatutako iturriak:
  1. Alexander Tapia : (1899-1957), 2000. - port. (Jose Mari Satrustegi)
  2. Alexander Tapia : (1899-1957), 2000. - at. (Jose Mari Satrustegi)
  3. BNE. - Satrústegui, José María 1930-2003; n. 15-11-1930, Arruazu (Navarra), m. 27-3-2003, Pamplona; sacerdote, etnógrafo e historiador
  4. Ekaitza, 1992. - port. (José M. Satrustegi Zubeldia)
  5. Ekaitza, 1992. - at. (José M. Satrustegi Zubeldia)
  6. Japongo eta Euskal Herriko ohitura zaharrak, 1988. - port. (J.M. Satrustegi)
  7. Japongo eta Euskal Herriko ohitura zaharrak, 1988. - at. (J.M. Satrustegi)
  8. Mitos y creencias, 1995. - port. (José María Satrustegi)
  9. Mitos y creencias, 1995. - at. (José María Satrustegi)
  10. Ordenanzas de la Universidad del Valle de Burunda 1563, 1982. - port. (José Mª Satrústegui)
  11. Ordenanzas de la Universidad del Valle de Burunda 1563, 1982. - at. (José Mª Satrústegui)
  12. Solsticio de invierno, 1988. - port. (José María Satrustegui)
  13. Solsticio de invierno, 1988. - at. (José María Satrustegui)
  14. WWW Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, 2005-03-23. - Satrustegi Zubeldia, Jose Maria. Etnografo eta euskaltzale nafarra (Arruazu, 1930)