Bilaketa aurreratua

Arregi, Rikardo, 1942-1969

Arregi, Rikardo, 1942-1969

Andoain, Gipuzkoa, 1942 - Mendaro, Gipuzkoa, 1969

Apunte biografikoak/historikoak: Euskarazko Wikipediatik ateratako laburpena:
"Artikulu hau Gipuzkoako kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rikardo Arregi». Rikardo Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1942ko irailaren 22a - Eibar, Gipuzkoa, 1969ko uztailaren 10a) euskal kazetaria, euskal saiakeragilea eta euskaltzalea izan zen. Joseba Arregi politikariaren anaia zen. Filosofia ikasketak bukatu ondoren Zeruko Argia eta Jakin aldizkarietan lagundu zuen. Euskaltzaindiari euskaldunen alfabetatzea proposatu zuen. 1969an, Euskaltzaindiaren bilera batera zihoala auto istripu batean hil zen, Mendaro eta Mutriku artean; Ramon Saizarbitoria harekin zegoen momentu hartan. AEKren sorreraren aurrekariak sustatzen ere ibili zen 1965 inguruan. Bere garaiko Europako mugimendu politiko eta filosofiko nagusiak sakon ezagutzen zituen eta Politika estrukturak europear alkartasunean izenburuko lana argitaratu zuen Jakin-en «Europa» izeneko ale berezian (1965). Euskal errealitateari tinko eutsi zion, zentsura garai latz hartan eskain zitezkeen azterketa sozio-ideologiko argienetakoak eskainiz. 1964. urtean euskaltzain urgazle izendatua, 1966ko urtarrilean Euskaltzaindiari alfabetatze saila antola zezan proposatu zion, euskaldun helduak bere hizkuntzan ezinbesteko duen prestakuntzaz hornitzeko asmoz. Euskaltzaindiak onartu eta hauxe izan zen aurrerantzean gorpuztu zen helduen alfabetatze eta euskalduntzeko mugimenduaren hasiera. Proposatu ez ezik, zuzenean hartu zuen parte Rikardo Arregik antolatze lanetan. Euskara batuaren bultzatzailea, Lur argitaletxearen sortzailea ere izan zen. Zoritxarreko auto istripu batek eten zuen haren bizitza, 27 urteak bete aitzin, Euskaltzaindiak Bilbon egin behar zuen bilera batera zihoala."
Linked Open Data:
Wikidata

Virtual International Authority File

Datos.bne.es

data.bnf.fr (Bibliothèque nationale de France)

SUDOC (Identifiants et Référentiels pour...)

International Standard Name Identifier

DBpediako euskarazko
Izenaren modu alternatiboak: Arregui, Ricardo, 1942-1969
Arregi Aranburu, Rikardo, 1942-1969
Arregitar, Rikardo, 1942-1969
Kontsultatutako iturriak:
  1. Afrika, 1968. - port. (euskeraltzallea, Arregi tar Rikardo)
  2. Afrika, 1968. - at. (euskeraltzallea, Arregi tar Rikardo)
  3. Aspectos de la vida e historia de Andoain, 1970. - port. (Ricardo Arregui)
  4. Aspectos de la vida e historia de Andoain, 1970. - at. (Ricardo Arregui)
  5. Herriaren lekuko, 1972. - port. (Rikardo Arregi)
  6. Herriaren lekuko, 1972. - at. (Rikardo Arregi)
  7. Rikardo Arregi (1842-1969), 1998
  8. WWW Azkue Biblioteka (Euskaltzaindia), 2005-07-15. - Arregi Aranburu, Rikardo (1942-1969); Arregitar, Rikardo
  9. WWW Harluxet Hitz. Entz., 2005-07-15. - Arregi Aranburu, Rikardo; Euskal idazle, kazetari eta kultur eragile gipuzkoarra (Andoain, 1942 - Mendaro, 1969)