Bilaketa aurreratua

Txillardegi, 1929-2012

Txillardegi, 1929-2012

Donostia, Gipuzkoa, 1929 - Donostia, Gipuzkoa, 2012

Apunte biografikoak/historikoak: Euskarazko Wikipediatik ateratako laburpena:
"Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa (Antigua, Donostia, Gipuzkoa, 1929ko irailaren 27a - 2012ko urtarrilaren 14a), donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen. Txillardegi izengoitiaz ezaguna zen arren, Igara, Usako, Harrizkibieta eta Larresoro ezizenak ere erabili izan zituen idazlanetan. Euskera, Euzko-gogoa, Egan, Zutik, Jakin, Tierra Vasca-Eusko Lurra, Herria eta beste aldizkari askotan kolaboratzaile izan zen. Branka aldizkariaren sortzailea. Bat soziolinguistika aldizkariko zuzendaria izan zen, 1992tik 2002ra. Euskal hizkuntzalaritzaren arloan lan egin zuen batez ere, eta irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian eragin handienetakoa izan zuen. Haren eragina hainbat arlotan nabari da: * Hizkuntzalaritzan, euskara batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen, eta euskal azentuari buruzko aditu handienetako bat zen (gai horretaz egin zuen doktorego tesia). * Literaturan berrikuntza nabaria ekarri zuen Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat hartzen baita. Haren bidez iritsi zitzaien euskal letrei artean modan zegoen existentzialismoa. * Ekin eta gero ETAren sorreran pisu ideologiko handiaz parte hartu zuen, bai eta Herri Batasunarenean ere. Euskal Herrian Euskaraz taldearen sortzaileetarikoa izan zen eta Udako Euskal Unibertsitateko kide, hasieratik bertatik. Euskaltzaindian, hiru aldiz proposatu zuten euskaltzain oso izateko baina inoiz ez zuen izendatzea lortu: 1980. urtean Patxi Altuna aukeratu zuten, 1987. urtean Juan Mari Lekuona, eta 1988. urtean Ibon Sarasola. Euskaltzain urgazle izan zen 1957tik. Euskaltzaindiko Ahoskera Batzordeko kide zen, 1993an batzorde hori sortu zenez geroztik."

Resumen extraído de Wikipedia en español:
"José Luis Álvarez Emparanza o Enparantza (San Sebastián, 27 de septiembre de 1929 - 14 de enero de 2012), más conocido por el seudónimo de Txillardegi, fue un lingüista, político y escritor español en euskera y uno de los fundadores de ETA. Se le considera una de las personas que más ha influido en el nacionalismo vasco y la cultura vasca en la segunda mitad del siglo XX."

Abstract from English Wikipedia:
"José Luis Álvarez Enparantza (27 September 1929 - 14 January 2012), better known by his pseudonym Txillardegi, was a Basque linguist, politician and writer. Born in San Sebastián (Basque Country), he did not learn the Basque language until the age of 17, but came to be considered one of the most influential figures in Basque nationalism and culture in the second half of the 20th century."
Linked Open Data:
Wikidata

Virtual International Authority File

Datos.bne.es

Library of Congress Linked Data Service

Gemeinsame Normdatei (GND) Deutschen Nationalbibliothek

data.bnf.fr (Bibliothèque nationale de France)

SUDOC (Identifiants et Référentiels pour...)

International Standard Name Identifier

DBpedia
Izenaren modu alternatiboak: Txillardegui, 1929-2012
Txillardegi, Jose Luis, 1929-2012
Álvarez Enparantza, J. L., 1929-2012
Alvarez Enparantza, Jose Luis (1929-2012)
Álvarez Emparanza, José Luis, 1929-2012
Álvarez Emparantza, José Luis, 1929-2012
Álvarez Enparantza, José Luis, 1929-2012
Álvarez-Emparanza, José Luis, 1929-2012
Alvarez Enparanza, Jose Luis, 1929-2012
Igara, 1929-2012
Usako, 1929-2012
Larresoro, 1929-2012
Kontsultatutako iturriak:
  1. Antigua 1900, 1993. - at. (José Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi)
  2. Antigua 1900, 1993. - port. (José Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi)
  3. Diccionario general y técnico, 1977. - at. (con la revisión de José Luis Alvarez Enparanza-Txillardegi)
  4. Diccionario general y técnico, 1977. - port. (con la revisión de José Luis Alvarez Enparanza-Txillardegi)
  5. Elsa Scheelen, 1978. - at. (J.L. Alvarez Enparantza "Txillardegi")
  6. Elsa Scheelen, 1978. - port. (J.L. Alvarez Enparantza "Txillardegi")
  7. Putzu, 1999. - at. (Txillardegi)
  8. Putzu, 1999. - port. (Txillardegi)
  9. WWW BNE Aut., 2016-03-23. - Txillardegi (1929-2012); Álvarez Emparantza, José Luis (1929-2012); Álvarez Emparanza, José Luis (1929-2012); Álvarez Enparantza, J. L. (1929-2012); Álvarez Enparantza, José Luis (1929-2012); Larresoro (1929-2012); Txillardegui (1929-2012); Igara (1929-2012); Usako (1929-2012)
  10. WWW El Pais (2012-01-12), 2012-01-16. - El lingüista, escritor y político José Luis Alvarez Enparantza, más conocido como Txillardegi, ha fallecido esta mañana a los 84 años de edad. Fue uno de los fundadores de ETA y de Herri Batasuna y está considerado como uno de los teóricos más influyentes del nacionalismo vasco
  11. WWW Euskal Idazleen Elkartea, 2008-02-12. - Jose Luis Txillardegi. Donostia,1929
  12. WWW Harluxet Hizt. Entz., 2006-02-21. - Txillardegi (j.i. Jose Luis Alvarez Enparantza. Euskal idazle, hizkuntzalari, soziolinguista eta politikari gipuzkoarra (Donostia, 1929); "Txillardegi", "Igara", "Usako" eta "Larresoro" izengoitiak erabili ditu; Euskararen alor gehienak jorratu ditu eta lan ugari argitaratu du: Sustrai bila (1970), Euskara batua zertan den (1973), Euskal gramatika (1978), Fonologiaren matematikuntza (1978), Euskal Fonologia (1980), Euskal azentuaz (1984), Elebidun gizarteen azterketa matematikoa (1984). Saiakera-lanak ere idatzi ditu: Huntaz eta hartaz (1965) eta Hizkuntza eta pentsakera (1972))