Caro Baroja, Julio, 1914-1995
Madril, Madril (Autonomia Erkidegoa), 1914 - Bera, Nafarroa, 1995
"Julio Caro Baroja (Madril, 1914ko azaroaren 13 - Bera, Nafarroa, 1995eko abuztuaren 18) euskal jatorriko antropologoa, historialaria eta hizkuntzalaria izan zen. Diziplina horietan aitzindari, lan eskerga utzi zuen bere atzean. Berako kanposantuan dago lurperatuta, Baroja familiak duen panteoian, Rafael Caro Raggio eta Carmen Barojaren semea, Pio Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja margolariaren iloba izan zen. Etnografia eta historia arloetan, Telesforo Aranzadi, Jose Migel Barandiaran, Hermann Trimborn eta Hugo Obermaierrekin lan egin zuen. Maisu horiek edukita, etnografiari ekin zion, lehendabiziko lana 15 urte zituela idatzita. Tesian ere, 1941ean amaituta, etnografia jorratu zuen urtaroko jaiak aztertu baitzituen. Geroago, hortik hiri liburu plazaratu zituen: El carnaval (1965), La estación de amor (1979), El estío festivo (1984). Haren lehendabiziko ikerlanetan Euskal Herriko usadioak zituen hizpide, hala nola honako liburuetan: Los pueblos del norte de la península Ibérica (1943), Los pueblos de España (1946), Los vascos (1949). Euskal etnografia bizitza osoan zehar landu zuen, Euskal Ikerketak izeneko 18 liburuko lana osatzera iritsita. Euskararen inguruan ere ikertu zuen, Akitaniako eta Pirinioetako hizkuntza galduekin elkartzen zuela. Lanak lan, unibertsitatetik at geratu zen, Coimbran eta Euskal Herrian bi epe laburretan izan ezik. Ameriketako Estatu Batuetan eta Ingalaterran ere denboraldi luzeak eman zituen. Agian hori zela eta, aitzindaria izan zen jorratu zituen diziplinetan. Saharan zehar ere bidaiatu zuen 1952an, eta gutxiengo etnikoengana zuzendu zuen bere arreta: Estudios saharianos (1955), Los moriscos del reino de Granada (1957), Las brujas y su mundo (1961), Vidas mágicas e Inquisición (1967), Los judíos en la España moderna y contemporánea (1961-1962). Beste ikerketa batzuetan, ijito, eskale eta lapurren nondik norakoak ere landu zituen. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren zuzendari izan zen 1983tik hil arte."
Resumen extraído de Wikipedia en español:
"Julio Caro Baroja (Madrid; 13 de noviembre de 1914-Vera de Bidasoa, Navarra; 18 de agosto de 1995) fue un antropólogo, historiador, lingüista, folklorista y ensayista español, sobrino del escritor Pío Baroja y del pintor y escritor Ricardo Baroja."
Abstract from English Wikipedia:
"Julio Caro Baroja (1914-1995) was a world-renowned Basque Spanish anthropologist, historian, linguist and essayist. He was known for his special interest in Basque culture, Basque history and Basque society. Of Basque ancestry, he was the nephew of the renowned writer Pio Baroja and his brother, painter, writer and engraver Ricardo Baroja. He is buried at the family's home, Itzea, in Bera, Navarre."
Griggione, Giulio 1914-1995
- BNE. - Caro Baroja, Julio (1914-1995); Caro Baroja, J.; Griggione, Giulio; historiador; "Las Veladas de Santa Eufrosina" es obra de Julio Caro Baroja, disfrazado de Giulio Griggione; n. 1914, en Madrid; dibujante, pintor, escritor, historiador y antropólogo
- Las veladas de Santa Eufrosina, 1995. - at. (Giulio Griggione)
- Las veladas de Santa Eufrosina, 1995. - port. (Giulio Griggione)
- Los pueblos de España, 1946. - at. (J. Caro Baroja)
- Los pueblos de España, 1946. - port. (J. Caro Baroja)
- Ritos y mitos equívocos, 1974. - at. (Julio Caro Baroja)
- Ritos y mitos equívocos, 1974. - port. (Julio Caro Baroja)
- WWW Harluxet Hizt. Entz., 2007-09-11. - Caro Baroja, Julio. Historialari, antropologo, etnologo eta hizkuntzalari nafarra, sortzez madrildarra (Madril, 1914 - Bera, 1995), Pio Barojaren iloba