Mujika, Agustin
Lasarte-Oria, Gipuzkoa
"Agustin Mujika Yarza (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1960ko martxoaren 16a) irakaslea, enpresaburua, pailazoa, bentrilokuoa eta politikari ohia da. Beti euskaraz lan egin du Agustin Mujikak, eta haren ideia da 1986az geroztik Lasarte-Orian egiten den Euskararen Maratoia. Hain zuzen euskararen alde lan egiteko hasi ziren Agustin Mujika eta Joxe Mari Agirretxe pailazo lanetan, biak Lasarte-Oriakoak, bata baserritarrez jantzita, eta bestea Olentzeroren rolean; gerora bihurtu ziren Takolo eta Porrotx. Izan ere, Takolo, Pirritx eta Porrotx taldeko Takolo pailazoa izan zen Agustin, harik eta 2000ko hamarkadan taldea utzi zuen arte. Gaur egun Zaldibian bizi da, emaztearekin, eta bi seme-alaba dituzte. Mozorro dendak ditu Zaldibian, Ordizian eta Donostian; ogibidez pailazo izateari utzitakoan ireki zituen saltokiak. Oraindik ere pailazo agerraldiak egiten ditu, noizbehinka, Zaldibiako bi gazterekin (Kuxi eta Koxmo), inguruko herrietan batez ere. Segurako barnetegian irakasle-monitore ere aritzen da, haurren sormena lantzen. 1984an Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuen. Libre atera zen, kargurik gabe. Zaldibian Batasuneko zinegotzi izana, Zaldibiako Udalak herriko etakide bat seme kutun izendatu zuelako akusazioaren pean, 2007an Espainiako Auzitegi Nazionalak Mujika beste 8 zinegotzi ohirekin batera prozesatu zuen. Libre atera ziren, kargurik gabe."
- Euskal girotze barnetegiak, 1993. - at. ifrentzua (Agustin Mujika)
- Euskal girotze barnetegiak, 1993. - v. port. (Agustin Mujika)
- WWW BNE Aut., 2016-12-12. - Mujika, Agustin
- WWW Wikipedia, 2016-12-12. - Agustin Mujika Yarza (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1960ko martxoaren 16a) irakaslea, enpresaburua, pailazoa, bentrilokuoa eta politikari ohia da. Beti euskaraz lan egin du. Takolo, Pirritx eta Porrotx taldeko Takolo pailazoa izan zen Agustin, harik eta 2000ko hamarkadan taldea utzi zuen arte. Segurako barnetegian irakasle-monitore ere aritzen da, haurren sormena lantzen