Búsqueda avanzada

[Atauriko bidezubia, Ferrocarril Anglo-Vasco-Navarro trenbidearena] : [Biaduktuko metalezko barandaren xehetasuna]

[Atauriko bidezubia, Ferrocarril Anglo-Vasco-Navarro trenbidearena] : [Biaduktuko metalezko barandaren xehetasuna]
Imagen del registro
Objetos digitales
Sección: Fotografía
Título: [Atauriko bidezubia, Ferrocarril Anglo-Vasco-Navarro trenbidearena] [Material grafikoa]: [Biaduktuko metalezko barandaren xehetasuna] / Santiago YánizAutor: Yániz, Santiago, 1957- Otros títulos: [Viaducto de Atauri del Ferrocarril Anglo-Vasco-Navarro] [Material gráfico]: [Detalle de la barandilla metálica del viaducto] / Santiago Yániz
Publicación: [S.l.] : [s.n.], 1991Descripción física: 1 argk. : kol.Serie: (EAEko industria ondarea)Notas: Burdinbide desagertu honen arrastoak aurki daitezke Arabako geografian barrena, Gasteiz eta Lizarra eta Gasteiz eta Bergara lotzen zituzten bideei jarraituz. Ibilbide horren zati batzuk bide berde gisa berreskuratu dira, eta orobat berreskuratu dira burdinbidearen hainbat geltoki zahar, beste erabilera batzuetarako berregokituak. Erabilerak bezain askotarikoak dira eraikinen diseinuak. Proiektua Herrán anaietako batek sortu zuen XIX. mendearen azken laurdenean, eta partikularrek finantzatu zuten, tokiko erakundeek uko egin baitzioten dirua jartzeari; gorabehera, eten eta diseinu berri askoren ondoren, 1889ko otsailean inauguratu zuten lehen zatia, Gasteiz eta Leintz Gatzaga (Gipuzkoa) lotzen zituena; 1901ean beste geldialdi bat izan zuen, eta atzeratu egin behar izan zuten Bergararainoko zatiaren irekiera. 1918an ireki zuten zati hura, garai hartan gobernuko presidente zen Eduardo Dato e Iradier jaunaren esku-hartzeari esker. Bigarren atala, Gasteiz eta Lizarra lotu zituena, ez zuten 1927ra arte inauguratu. Handik bi urtera, zati haren zerbitzua elektrifikatu zen, eta penintsulako modernoena bihurtu zen horrela. Alejandro Mendizábal ingeniaria izan zen haren egilea. “Trenico de la anglo” trenbidea igarotzen zen herrietan haren geltoki bitxiak ikus daitezke, erabilera berrietarako egokituak; estilo ingeleseko, neovasco deritzoneko, neorregionalistako eta eklektikoko eraikinak dira, hala nola Muruetako Udala, Lizarrako autobus-geltokia, landa-turismoko etxeak Antoñanan eta Otazun, Landako kontzeju-etxea, Arrasateko INEMeko bulegoak, Oñatiko postetxea eta Aberasturi, Erretana, Urbizu eta Acedoko etxebizitzak. Maeztukoa bide da guztietan ederrena, eta Nekazaritza eta Basogintzako Prestakuntza Zentroaren egoitza da gaur egun. Berreskuratutako bide berde batzuetan, burdinbide desagertuaren historia azaltzen duten kartelak daude..Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzei esker lana egina eta baliabideak digitalizatuta.Materia / lugar / evento: Ferrocarriles - Arraia-Maeztu Trenbideak - Arraia-Maeztu Arraia-Maeztu TransporteGarraioaGénero / forma: Fotografías Argazkiak
Tipo de publicación: Ilustraciones y fotos
Otros temas relacionados: Arraia-Maeztu Ferrocarriles Trenbideak
Ejemplares:
Euskal Gaien Institutua (Deustuko Unibertsitatea) - Instituto de Estudios Vascos (Universidad de Deusto)
Derechos:
Creative Commons - Attribution 4.0 International (CC BY 4.0)