Aitzol, 1896-1936
Tolosa, Gipuzkoa, 1896 - Hernani, Gipuzkoa, 1936
"Jose Ariztimuño Olaso, "Aitzol" ezizena zuena, (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoaren 18a - Hernani, Gipuzkoa, 1936ko urriaren 17a) euskal idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea izan zen. Gaztelaniaz zein euskaraz idatzi bazuen ere, hizkuntz normalizazioaren aldeko ekimenak bultzatu zituen, euskararen ofizialtasuna eskatuz. Ehunka artikulu idatzi zituen aldizkari eta egunkarietan. 1922an Gasteizen apaiztu zen. 1930an Euskaltzaleak elkarteko zuzendaria izan zen. Urte berean Donostian sortu zen El Día egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen Aitzolek komunikabide hori erabat abertzaletasun aldera lerratzen. Ideologia sendoko pertsona eta ideia barreiatzaile paregabea, Eusko Langileen Alkartasuna sindikatu katoliko eta abertzalea bultzatu zuen etengabe, gainerako ekimen abertzaleak bezala, nahiz Errepublika garaiko azken bi urteetan lan teorikoetara mugatu zen, nolabait ere. 1935. urtean, La democracia en Euzkadi saiakera eman zuen argitara eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: Ipar Euskal Herriko erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena Euzkadi egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta La poesía popular en el renacimiento de los pueblos izeneko lanaren lehen liburukia. 1936an faxisten altxamendua hasi zenean, Donostian zen eta Beloken errefuxiatu zen. Donostia frankisten esku geratu zenean, Bilborako bidea hartu zuen, baina 1936ko urriaren 15ean Pasaia inguruan preso hartu eta Donostiako Ondarretako kartzelan sartu zuten. Han torturak jasan zituen eta handik gutxira Hernanin fusilatu zuten. Jardun politiko eta sindikalez gain, kultura arlo asko (historia, folklorea, literatura kritika) landu zituen Aitzolek. Euskararen alde kartsuki idatzi zuen, euskaraz eta gaztelaniaz, nahiz lan teoriko gehienak gaztelaniaz osatu. Liburuxka bat idatzi zuen gai horri buruz: La muerte del euskara o los profetas de mal agüero. Gerra aurreko euskal abertzaletasunak izan zuen ideologorik garrantzitsuenetakoa izan zen."
Resumen extraído de Wikipedia en español:
"José de Ariztimuño Olaso, conocido también por el seudónimo de Aitzol (Tolosa, 18 de marzo de 1896 - Hernani, 17 de octubre de 1936), fue un clérigo vasco, periodista y escritor en euskera y castellano. Aitzol fue fundador de la revista Yakintza y director de la sociedad Euskaltzaleak. Durante la Guerra Civil, fue detenido y fusilado por las fuerzas franquistas a pesar de su condición de sacerdote."
Aitzol, J., 1896-1936
Aitzol, J. de, 1896-1936
Aristimuño, José, 1896-1936
Ariztimuño, José, 1896-1936
Ariztimuño, José de, 1896-1936
Ariztimuño'tar, Joseba, 1896-1936
Ariztimuño Olaso, Jose, 1896-1936
- Bidegileak 10, 1998. - José Ariztimuño, Aitzol : (1896-1936)
- Eusko olerkiak, 1930-1934. - port. (Aitzol'dar J'aren itzaurrea-prólogo de J. de Aitzol)
- Eusko olerkiak, 1930-1934. - at. (Aitzol'dar J'aren itzaurrea-prólogo de J. de Aitzol)
- La democracia en Euzkadi, 1986. - port. (José Ariztimuño "Aitzol")
- La democracia en Euzkadi, 1986. - at. (José Ariztimuño "Aitzol")
- La muerte del euskera o Los profetas del mal agüero, 1931. - port. (J. Aitzol)
- La muerte del euskera o Los profetas del mal agüero, 1931. - at. (J. Aitzol)
- Pueblos del País Vasco, [1946]. - [n. 1], port. (José Aristimuño)
- Pueblos del País Vasco, [1946]. - [n. 1], at. (José Aristimuño)
- WWW Azkue Biblioteka (Euskaltzaindia), 2006-03-01. - Aitzol (1896-1936); Aitzol, J. de; Aitzol'dar, J.; Ariztimuño, José de; Ariztimuño'tar, Joseba
- WWW Harluxet Hizt. Entz., 2006-03-01. - Aitzol (j.i. Jose Ariztimuño Olaso). Idazle eta abertzale gipuzkoarra (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936). Gasteizen apaiztu zen (1922). Gaztelaniaz eta euskaraz idatzi zuen, euskararen alde betiere: La muerte del euskera o los profetas de mal agüero (1931); La democracia en Euskadi (1935). Hego Euskal Herriko erakunde parlamentarioen historiari buruzko liburua eta La poesía popular en el renacimiento de los pueblos obraren lehen liburukia prestatu zituen